2016/10/27

Bilboko Berbalagunon Hasiera Ekitaldia, Kronika txikia



Bilboko Berbalagunon Hasiera ekitaldia egin genuenetik astebetera (urriaren 20an egin genuen eta), distantziak lagunduta, bada garaia kontatzeko bertan bizi genuena.
Aurten, Santutxun egin genuen Santutxu AEK-ko 50. urteurrenaren aitzakian (euskaltegia izan zen Asapala Euskara Elkartearekin batera, Mahatserriko Berbalagunaren sortzaile eta sustatzaile nagusia orain dela 12 urte).
Kiski´s tabernaren aurrean geratu ginen, eta egia esateko, hasiera kezkagarria izan zen, 19:30ean genuen hitzordua baina antolatzaileak izan ezik, beste inoren arrastorik ez. Baina bat-batean, 10 minuturen bueltan jendea agertzen hasi zen. Mahatserriko Berbalagunak, lehenik; euskaltegiko ikasleak, ondoren. Hortik aurrera ekitaldi musika, jatekoa (norberak etxetik ekarritakoa dena, sobratu zen asko gainera), eta ekitaldiari kutsu formala emateko zinta larrosa moztu zuen Sorayak (Mahatserriko Berbalaguneko partaidea zein euskaltegiko ikasleak).
 Hortik aurrera pare bat ordu hitz-aspertu ederrean aritu ginen. Parte hartzaile beraiek Berbalaguna zer zen azaldu zioten bertatik igarotzen zen guztiei, eta arrakastaz gainera, bik gau horretan ema baitzuten izen gure egitasmoan. 20-30 lagun inguru egon ginen, Mahatserrikoak gehienak; beste auzoetako berbalagunak faltan bota genituen, hala ere, egon ginenok pozik joan ginen etxera.

No hay comentarios: