2008/12/03

aurkezpena

ZER DA BERBALAGUNA?

Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da BERBALAGUNA. Hiru dira honen helburu nagusiak. Alde batetik, euskaldunon elkar ezagutza bultzatu. Bestetik, euskaraz hitz egiteko aukera gehiago sortu. Eta, azkenik, gure auzoetako euskararen egoera hobetu.

NORK ANTOALTZEN DU?

Indautxu eta Urtats (Iralakoa) AEK euskaltegiak dira proiektu honen eragileak.Eta auzo hauetako zein Errekaldeko hainbat elkarte, talde eta gizabanako ezinbesteko laguntzaileak.

NORENTZAT DA BERBALAGUNA?

Euskara ikaslearentzat: Komunikatzeko oinarrizko ezagupena duen ikasle edo ikasle ohiarentzat
Euskaldunarentzat: euskaldun osoa,zaharra zein berriarentzat.

ZER ESKAINTZEN DIZU BERBALAGUNAK

BERBATALDEA: Adina,zaletasunak eta disponibilitatearen araberako 4-5 lagunez osatutako taldeak.

BERBAGENDA: Gure inguruan euskaraz antolatzen diren ekintzen berriak jasotzen dituen agenda.Hilero zure etxean e-postaz edo blogean.

BERBAEKINTZAK: Berbalagunon artean antolatutako gustuko ekintzak(irteerak,bazkari zein afariak,tailerrak,hitzaldiak...)

ZER ESKATZEN DIZU BERBALAGUNAK?

Ez da dirurik eskatzen,konpromisoa baizik. Berbalagunek adostutako une eta lekuetan, euskaraz hitz egiteko konpromisoa.


No hay comentarios: