2009/03/05

KOIKILIrekin Hartu eta Pasa!, Futbol entrenamenduetan EUSKARAZ

Begira zein artikulu interesgarria topatu nuen interneten!
05/02/2009 Asier Romok idatzita “El Mundo Deportibo”rako (gazteleraz) eta Aintzane Torrek itzulita euskarara
Itzarri deritzon Aholkularitza-enpresa zuzentzen duen Koikili jokalariak (Getxoko Udalak lagunduta) futbol munduan euskara bultzatzeari zuzenduta dagoen proiektuari hasiera emango dio otsailaren bostean . “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” lelopean, ekimen honen helburua entrenatzaile euskaldunak jokalariekin euskaraz aritzean datza. Otsailaren 5ean izango den lehengo saio honetan , non, Mikel Aramaio teknikariarekin batera, atzelari zuri gorriak hartuko duen parte, Iturgitxi eta Getxoko umeen futbol taldeak arituko dira.

Bizkerreko nesken eta mutilen taldeak; Galeako kadeteak eta San Nikolas ikastolako neskak; Erromoko haur taldea eta Itzubaltzetako kadeteak; San Nikolaseko eta Getxoko umeak. Hauexek dira hurrengo ostiraletan parte hartuko dutenak.

"Euskara suspertzeko eta euskararen aldeko sentsibilizazioa areagotzeko kanpaina da hau, eta futbola du eragiteko esparru konkretua. Euskaraz hitz egiten dakiten entrenatzaileek euren jokalariekin hizkuntza hau erabil dezaten lortu nahi dugu” dio Koikilik

Itzarri eta Getxoko Udalaren artean zuzendutako lehenengo esperientzia honetako partaideek, saioa bukatutakoan, Lezama bisitatzeko aukera izango dute eta , hainbat eginkizunen artean, Athleticeko entrenamendu bat zuzenean ikusteko aukera ere emango zaie.

Zer iruditzen zaizue egitasmo hau?Bota zuen iruzkinak hemen behean!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

baina hori ez da JOKIN CAPARRORSen ideia izan? nik entzunda daukat atzoko arrakasta bazeukala zerikusirik jokalariak euskaraz egitearekin (hau kontrastatu gabe dago)... ba al dakizue zeozer honetaz?

Anónimo dijo...

zelan nabaritzen den Sestao Riverreko jokalari ohia dela Koi...
Sestao River...Bizkaiko talderik hoberena