2013/02/22

KORRIKA KULTURALA. Pisukideak antzezlana Bilborocken



Geroz eta gutxiago geratzen zaigu Korrika hasteko, baina itxaroten dugun bitartean, zergatik ez gara antzerkira joaten? Horretarako, Korrika kulturalak Pisukideak antzezlana aurkezten digu. Komedia dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu martxoaren 6an, asteazkena, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 19:00etan Bilborock aretoan.

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira eta 5 euro baino ez dute balio! Beraz, hasi entrenatzen eta korrika joan Bilboko AEK edozein euskaltegira sarrerak erostera agortu baino lehen!


1 comentario:

Rafa30 dijo...

Lan oso oso ona. Antzerkia oso gustokoa dut iraultzailea izan daiteelako eta badelako, bertsolari eta pailasoekin batera. Gora Antzerki Euskalduna!