2016/09/29

Kantu poteoa Bilbon, Imanol Urbietaren omenez.


Agian, berbalagunok, batzuei ezezaguna egingo zaizue izen hori, baina euskaltegian edota ikastolan ibili bazarete, ziur ezagutuko dituzuena beraren kantak: Ra Rober Ran, Behin betiko, Jon Braun (indio txiki bat zen...), Xirula Mirula eta abar luzea.
Bada, atzo zendu zen eta omenaldi txikia egingo diote, Bilbon larunbatean, 13:00ean, kantu poteoan. Gainera, pagotxen merkatua da Zazpi Kaletan eta jende lepoz egongo da, beraz aukera ezin hobea euskara kalera ateratzeko Imanolen omenez.

No hay comentarios: