2016/09/29

Kantu poteoa Bilbon, Imanol Urbietaren omenez.


Agian, berbalagunok, batzuei ezezaguna egingo zaizue izen hori, baina euskaltegian edota ikastolan ibili bazarete, ziur ezagutuko dituzuena beraren kantak: Ra Rober Ran, Behin betiko, Jon Braun (indio txiki bat zen...), Xirula Mirula eta abar luzea.
Bada, atzo zendu zen eta omenaldi txikia egingo diote, Bilbon larunbatean, 13:00ean, kantu poteoan. Gainera, pagotxen merkatua da Zazpi Kaletan eta jende lepoz egongo da, beraz aukera ezin hobea euskara kalera ateratzeko Imanolen omenez.

2016/09/23

Praktikatu eta Bizi

http://www.dinamizatzaileak.praktikatu.org/index.php?option=com_chronoforms&view=form&Itemid=172
Hauxe ikasturte honetarako leloa: Praktikatu eta bizi. Ezin egokiagoa Berbalaguna egitasmorako. Beraz, badakizue, hasi gurekin praktikatzen gerora bizitza euskaraz egin ahal izateko.
Izena eman, Bilboko Berbalagun egitasmoan.

2016/08/25

Aste Nagusia 2016, Euskara saria Bilboko Berbalagunentzat, Hau Pittu Hau.



Gaur, Bilboko Berbalagunok Euskara Saria 2016 jaso dugu, Bilboko Aste Nagusian Hau Pittu Hau konpartsaren eskutik. Eskerrik asko konpartsakide guztiei, berbalagun guztioi, baina bereziki Iban, Itsaso, Patxi eta Maiderri.
Mila-mila esker.

2016/07/06

Oporretara goaz

Kaixo, lagunok. Ikasturtea pasatu da konturatu gabe eta atsedena hartzeko ordua heldu da. Irailaren 15etik aurrera, berriro egongo gara zuekin.Ondo pasa.